17/11/11

Basurdeen bainontzia



Pagoetan eguna pasa ondoren eta autobuserako bidean basurdeen bainontzia=pistina ikusi genuen. Lokatzez betea zegoen putzu bat zen. Zenbait gauetan basurdeak lokatzetara joaten dira bainatzera eta gero beraien gorputza inguruko zuhaitzetan igurtzen dute,gorputzean dituzten parasitoak eta eltxoak hiltzeko. Horregatik putzuaren inguruan dauden zuhaitz batzuk hilda daude. Basurdea, zuhaitzean igurtzen denean poliki poliki enborretik azala erortzen doa, zuloa geroz eta handiagoa eginez, hau dela eta, zuhaitza hiltzen doa.


Maider

No hay comentarios: