25/5/09

Berotze globala







-Zer da berotze globala?.
- Berotze globala sortzeko eragina duten elementu batzuk badira: Biztanleriaren igoera, Sail haundiak landare mota batez landatzea, Kutsadura, Basoen uztiapena,...

-Zeintzuk dira elementu guzti hauen ondorioak?.
-Zer da "efecto invernadero" delakoa?.
-Zer dela eta espezie asko desagertzen ari direla?
-Badakizue zer den Garapen iraunkorra ?.



Badaude munduan beste ikuspegi batetik lanean ari diren estatu batzuk eta gauzak beste modu batez egitea badagoela frogatzen ari direnak, emaitza onak ateratzen: Finlandian, basoen uztiapenarekin. Txinan,zuhaitzak landuz, basmortuak basoak eraldatzen (interneten informazio bilatu).

Bilatu honen inguruko informazioa.



Hala ere hemen doakizue hainbat datu:
-Gaur egun 18 min.tan espezie bat desagertzen da.
-30 estatuk zuten "masa forestala" azkenengo 50 urteetan galdu dute.
-Gaur egun 6 780 958 330 biztanle gara,1750. garren urtean, bakarrik 791 000 000 ziren. Honek esan nahi du 250 urtetan biztanleria 8 aldiz haunditu dela.
- Gure bizimodua aldatzen ez bada mende honen bukaerako tenperatura 3 gradu igotzea espero da,




Nere lan proposamena hau da: Hemen dituzuen galderak kontuan harturik, lan bat garatu behar duzue. Horretarako, informazioa, osatu eta ordenatu behar duzue.
Ana

22/4/09

ZENBAKIAK


Guk erabiltzen ditugun zenbakiak algoritmoz osaturik daude,(1,2,3,4..). Hauei algoritmos arábigos direlakoak deritzaie, erromatar algoritmoekin ez nahasteko.

Arabiarrek ezagutarazi zituzten, baina askoz lehenago fenizioek beraien komerzioetan kontabilizatzeko erabiltzen zituzten.

Noizbait galdetu diozu zure buruari zergatik 1: esan nahi duela bat,2: esan nahi duela bi, 3: esan nahi duela hiru...eta abar?.

Erraza! oso errraza!!

Angeluak dira!!

Begira aintzinan nola idazten ziren algoritmoak eta Zu zeuk konprobatu egia den ala ez.


Ana

26/2/09

Animaliei buruzko buruhaustea


Zenbat animaliak dauzkat nere baserrian?

Denak bi izan ezik txakurrak dira,denak bi izan ezik katuak dira eta, denak bi izan ezik zaldiak dira.


Asmatu al duzu? Ez, ba, pista bat emango dizut: Ba dira pentsatzen dituzunak baino gutxiago.

Ana

3/11/08

Matematikako logika

ADIN ARAZOA

Koldo Ane baino zaharragoa da. Ane, Maitane baino gazteagoa eta Maitane, Koldo baino gazteagoa da.

Zein da zaharragoa?

Eta gazteena?

Badituzu 15 egun erantzun zuzena emateko. Aurrera!!!